Wordpress Marketplace

IZARRAITZ Lanbide Heziketa  hezkuntza eskaintza lanbide heziketakoa soilik duen institutua da.

Bertan hasierako lanbide-heziketa (goi eta erdi mailako heziketa zikloak), langileentzako ikastaroak eta langabetuentzako ikastaroak ematen dira.



Gure Institutuan, 4 familia profesionaleko heziketa zikloak ematen dira Euskeraz soilik:
Administrazioa eta kudeakea / Fabrikazio Mekanikoa / Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa / Gizarte eta kultura zerbitzuak.



IZARRAITZ Lanbide Heziketa  bere ingurunean sakonki sustraitua dago. Bere ikasgeletatik ostean eskualdearen garapenean lagundu duten enpresetan txertatu diren ikasle kopuru aparta pasatu da. Lan munduarekin  erlazio estua dugu, 200 enpresa baino gehiagorekin bait ditugu erlazioak Lantokiko Prestakuntza modulua garatu ahal izateko. 1986tik aurrera langileen birziklapenerako eta langabetuentzako prestakuntza-ikastaroak ematen ditugu, eta bai enpresekin bai erakundeekin batera berrikuntza proiektuen garapenean laguntzen dugu.



1999tik ISO 9001 eta 14001 egiaztapenak ditugu.



IZARRAITZ Lanbide Heziketak  Ikasketa Bitartekaritza Zerbitzua eskaintzen du, Urola Erdia eskualde osora zabaltzen dena, eta baita ere enpresentzako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: lan poltsa, Lantokiko Prestakuntza egiteko ikaslegoa eskatzeko aukera eta formakuntza DUALA eran egongo diren ikaslegoa eskuratzeko aukera.