Wordpress Marketplace

    IZARRAITZ Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, erakundeko gainerako pertsonekin batera, interes taldeei beraien baldintzak eta itxaropenak beteko dituen kalitatezko zerbitzu bat emateko erantzukizuna bere gain hartu du, betiere ingurumena errespetatuz eta pertsonentzat segurtasuna bermatuz. Beraz, zentruan ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxeko jarduera ildo guztietan, ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei begira, informazioa ematea, komunikatzea, prestatzea, parte hartzea eta haiekin kontsultatzea, beren izenean jarduerak egiten dituzten pertsonak ere barne hartuta.



    ISO 9001arauan zertifikatutako prozesu kudeaketan oinarrituz, ondorengoak lortzeko ahalegina egiten dugu:


    Kudeaketa sistemaren eta haren jarduera esparruko lanaren eraginkortasuna etengabe hobetzea.
      Gure jardueran aplikagarriak diren lege baldintzak eta gure egin ditugun baldintzak betetzea.
      Ikastetxeko helburuak finkatzea, beharrezkoa denean berrikustea, zabaltzea eta bete daitezen bermatzea.