Blog

Izarraitz, Ikastetxe Integratua bihurtu da

Posted by:

Gaurkoan ere berri bikainak ditugu !!
EHAA buletinean argitaratu da datorren 2019-20 ikasturtean «Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua (LHII)» izaera berriarekin ekingo diogula, epe motzera geneukan helburu estrategiko bat lortutzat ematen dugularik.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzako teknikari eta arduradun guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Izarraitz Lanbide Heziketa-ren alde egiten ari zareten apustuarengatik, Urola Erdia eskualdeak behar eta merezi duen LHII indartsu eta erreferentea izateko gure erronka hori lortzeko, beste aurrera-pausu sendoa eman dugulako denon artean argitaratze honekin.

Nola ez, eskertu nahi ditugu ezinbesteko bidelagun bikainak diren gure eskualde honetako eragile publiko-pribatuak, garapen agentzia, udalak eta enpresak !!

Eta hau dena Izarraitz Lanbide Heziketa osatzen dugun langilegoaren ekimena eta etorkizuneko ikuspegi bikainari esker izan dela kontutan hartuz, zorionak lankideok !!

Eskerrik asko denoi eta goazen aurrera !!

Azkoitiko Udala Azpeitiko Udala Zestoako Udala #AizarnazabalgoUdala#BeizamakoUdala #ErrezilgoUdala Iraurgi Berritzen Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco #UrolaErdikoEnpresak

0
  Related Posts
  • No related posts found.